XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Apaizak eta pralleak, kontuz...!

Gaurko kristauak kezkatan daude
apaiz ta pralle askokin;
arrazoi faltik ez da gañera
ainbat aldakuntz berrikin.

Gauza ugari aldatzen daude
Konzilioko lanakin;
kristau maiteok ez gaizbidetu
obeto jartze onekin.

Apaizak eta pralle ugari
dabiltz seglarez jantzita;
batzuek oso asmo onakin,
besteak arras galduta.

Leku askotan lenagotik zan
jazkera ori artuta
orain emen-e asiak gera
lotsa guzia utzita.

Nere iritziz ederki dago
modu onetan jartzea,
Eleizak ere ez du estutzen,
ez da izango kaltea.

Asko zabaltzen ari dan gauza
orrekin noa astea;
danok nolatan ez degun artzen
zuzen dijoan bidea.

Gure erritik kanpora gabiltz
aldegun egun danetan,
ezagun gutxi dabiltzalako
erbeste erri oietan.

Moskorkerira jo batean da
beste noranai bestean;
Jaungoikorikan dagonik ere
ez dabil gure barruan!.

Begi ugari egoten dira
onelakoak ikusten,
ezagunen bat egoteakin
ez naiz batere arritzen
Bide zuzena eman bearren
okerra gabiltz ematen;
gero nolatan jarduten gera
bestei ontzeko esaten?.